Jean Etcheverria & Olentzero
Argazkiak: Etcheverria familia & Kepa Etchandy
Iparraldeko lehen ikastola Arrangoitzen plantatu zen eta Olentzeroaren ospatzeko Jean Etcheverria herritarrari dei egin zuen Lide Goñi andereñoak 1974. urtean. Mari Luixa bere andrearen arabera, deus guti zakien pertsonaia horretaz eta hegoaldeko kazetetan harturik zonbait erreferentzia, beltzez jauntzirik, azukre koxkor batekin segi arazten zuela astoa ondotik, etorri zen Arrangoitzeko plazarat, ikastolako haurren arterat.
Hortik aintzina kasik urte guziz abendoko bere lana bete zuen, Arrangoitzen lehenik, Arbonan lekukoa eritu zelarik, Donapaleun ere beren olentzeroa atzeman arte. Bainan 1990etik goiti Baionako Oihana Ikastola zen izan Olentzeroren ibil lekua, bere bi alaba andereñoek harat deiturik.
Gehiago jakin