Itsas ondarea
Betidanik euskaldunek harreman estua ukan dute itsasoarekin. Bizi hobe baten menturan euskal kostaldetatik urrundu dira mendeetan zehar, lurralde berri batzuetan kokatuz.
Donibane Lohizune eta Ziburu bezalako herrietan, Euskal Herriko portu guzietan bezala funtsean, azken hamar urte hauetako arrantzaren gainbeherak gogoa eman die tokiko eragile batzuei euskal itsas ondarearen alde obratzeko.
Eragile horien artean ondokoak aipa ditzakegu :
- Itsas Begia elkartea, 30 urtez geroztik euskal itsas kultura baloratzeko ekintzak eramaten dituena ;
- itsas misioaren tokiko adarra, itsas munduan presentzia iraunkorra segurtatzen duena ;
- Itsas gazteria elkartea, itsas heziketa mota guziak lantzen dituena.
2010. urtean, elkarte horiekiko partaidetzak indarturik (EKEk 20 urte daramatza Itsas Begia elkartearekin tokiko itsas ondarea baloratzen duten proiektuak lantzen), eta bere "Eleketa" bilketa proiektua lurraldeko beharren zerbitzura ezarri nahian, Euskal kultur erakundeak erabaki du itsas oroimenari buruzko lan berezi bat eramatea. Ondorioz "Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketa ibiltaria sortu du 2011ko irailean.
Txosten bereziak
"Patchiku" ontzia
Monumento historikoa izendatua den ontziaren zaharberritze lanen inguruko txostena.
"Itsasturiak" erakusketa
Euskal Herriko arrantza portu baten eta itsasturien bizitza XX. mendetik gaur egun arte.
Itsas munduaren hiztegia
2005ean finkatu partaidetza baten hari Euskal kultur erakundea eta Baionako Merkatal ganbara elkartu dira itsas munduaren ekonomiari lotu euskarazko hiztegi ttipi baten osatzeko.