Nafarroa Behereko herrien aurkezpena
Nafarroako Unibertsitate Publikoak galdegin dio Euskal kultur erakundeari obralari izatea Baxenabarreko herrien aurkezpena egiteko.
Baxenabarren 75 herri kondatzen ditugu gaur, lehenago 90 parrokia bazirelarik (batzutan bi herri batu baitira, hala nola Arrueta-Sarrikota).
Egina izan den lanean, zati bat idatziz ezarria da, gutti gora behera 675 orrialde. Zati horretan sartu dira ere dokumentu historikoak eta plano zenbait (herriak, baina ere eraikin suntsituak, etabar), orotara 120 bat orrialde. Aurkezpen idatzi horretan aurkitzen dira 200 bat libururen erreferentzia bibliografikoak eta monografikoak.
Sei hilabete iraun duen lan hori Bixente Lohiaguek egin du. Xehetasun horiek guziak biltzeko, 30 bat liburu, artikulu eta dokumentu (argitaratuak edo ez) irakurri ditu, mota guzietakoak (arkeologikoak, arkitekturakoak, historikoak, geologikoak, etabar). Ikerketa hori posible izan da 100 bat presuna adituek laguntza eman baitiote (herriko kontseilari, zientifiko, edo herrian berean bizi diren jendeak, ahozko ohidura et herriko bizia ontsa ezagutzen dutenak.
Lan horretan kausitzen dira ere 4500 argazki (herriko etxe, eliza, karrika, iturri) Bixente Lohiaguek egin dituenak, baita ere eman dizkiotenak (familiako argazki xahar, lehenagoko irudi, tresna xahar), beste 2900 argazki.
Ekai guzi hori www.navarchivo.com gunean eskuragarri izanen da ondoko hilabeteetan.