Euskaldunen etxea

Erdi-Aro arte, gela bakarreko etxe gotorrak, harrizkoak, lurrezkoak ala zurezkoak baziren ipar Euskal Herri guzian, bai eta dorre-etxeak eta haurlauzaz estalitako harri idorrezkoak ere.

Berriki agertu dira arrunt desberdinak diren bi mota generikoen tokiko bertsioak, hots alde batetik Nafarroan eta Lapurdin kausitzen den teilaz estalitako "kantabriar-akitaniar" motaren eta bestetik Xiberuan lapitzez estalitako "piriniar"  motaren tokiko bertsioak.

Etxalde bat Baigorrin (© EKE)
Etxalde bat Baigorrin (© EKE)

Nafartar eta Lapurtar modeloak batzuetan gurutzatzen diren eta aldaketa anitz dituzten bi bertsio nagusiz osatzen dira. Tamaina arrunta dute eta angeluzuzenak dira.  Nabe bakar batetik eraikiak izan dira, harriz betea izan den zurezko armadura baten laguntzaz.

Lapurtar modeloaren aitzina zurezko zatiz osatzen da.  Etxabea harri-hormaz egina da eta lorioa aterpetzen du. Nafartar modeloaren aitzinak aldiz, ate bat dauka harri landuzko gangaren erdi-erdian.

Ekialdera itzuliak diren etxaintzin horiek ederki apainduak dira : zurezko balkoiak ukan ditzakete, leiho uztartuak, harrizko edo zurezko zizelketak (leihoburuak, arkuak, angeluko harriak, epigramaz edo dataz grabatu taulak…).

Denboran zehar eta beharren arabera, hastapeneko tamaina maila batez edo biz altxatua izan daiteke edo, zelaian izan ezkero, alde batetik eta bestetik luzatua izan daiteke, itxura disimetrikoa hartuz.

Xiberutar modeloa, tamaina desberdinekoa izan daiteke eta arkitektura ezaugarri arrunt desberdinak baditu. Biarnoko eta Bigorrako etxeen antza du.

Baina etxearen berezitasun nagusiena, etxearen eta honen barnean bizi direnen arteko harremanak dira. Ohidurak eta kode juridiko berezi batek kudeatzen ditu, premuari etxearen izena ematen eta eginbehar kasik sakratuak inposatzen.

Jaraunspen eskubidearen berezitasun honek etxearen iraupena segurtatzen zuen, bederen bizitokiari dagokionez. Beren berezitasunaz eta ondare interesaz arduratuak diren premuak edo jabe berriak, etxea berritzen saiatzen dira, behar berrietara ahal bezain ongi egokituz.

XIX. mendearen bigarren zatitik goiti gertatu baserriko baloreen eta arte herrikoiaren itzulerak, erregionalismoaren sortzea ekarri du arkitektura mailan. Horrek etxearen itxura aldatu du eta bere baserri funkzioa galdu du. Neo-euskal luxuzko etxea bilakatu da eta ondotik lapurtar etxe arrunta. Joera hori hain handia izanik, zailtasun handiak ditu egiazki berritua izateko.

Ondare lekukotasun bat egon behar ote du ala inspirazio iturri bat ? Hori izanen da ondoko belaunaldien erronka.

Michel BERGER arkitektoaren ekarpena.

Dokumentu osagarriak

Baliabide-zentroak

Ikus ere

« Mairuen denborako etxeak », 1994. Frantsesez. 20 minutuko dokumentala zurezko etxeei buruz (Xemartin Bachoc, Michel Duvert).

Otoi onartu marketin-cookieak bideo horren ikusteko.