Hizkuntzarekiko harremanaren balioa. Euskara, okzitaniera eta haratago

Euskal etnopoloaren ikerketa programa berriaren kari, "Hizkuntzak eta jendarteak" ardatzaren lantzen hasteko, FrancophoNéAk, Euskal kultur erakundeak, Bordeleko Montaigne Unibertsitateak (euskal etnopoloaren baitan), eta Calandreta de la Dauna-k ikerketa egun bat antolatu dute Pessac-en.

Lurralde batek bere hizkuntzekin duen harremana, hor bizi diren pertsonek egiten dute. Euskal Herrian, Okzitanian, Bretainian, Alsazian, eta beste lurralde frangotan, jendeak nahi eta jakin izan du, denboran zehar, bere hizkuntza erabiltzen. FrancophoNéAkEuskal kultur erakundeakBordeleko Montaigne Unibertsitateak (euskal etnopoloaren baitan), Calandreta de la Dauna-k  antolatu egun honek hizkuntzarekiko lotura galdezkatu zuen, hiru eremu aztertuz: norberaren sentipen intimoa, hizkuntzaren ingurune sozial, ekonomiko eta ekologikoa, eta azkenik, eskolaren eta instituzioen esparrua. Hiru dimentsio hauek barnatu ziren hitzaldi baten eta bi mahai-inguruen bidez. Josu Martinez-en « Anti » labur metraiarekin (2019), ondotik Bizkarsoro filman integratua izan dena (Gastibeltza filmak, 2023), abiatu zen eguna.

Ikerketa egun hau Pessac-en iragan zen, CLEFF anfiteatroan (CLE041 - Amphi).

Grabaketak

© Alaia Cachenaut
© Alaia Cachenaut
Rozenn MILIN
Frantsesaren inposaketa eskolan: Bretania, Senegala eta beste
© Alaia Cachenaut
© Alaia Cachenaut
Xan AIRE & Eneko BIDEGAIN & Fabrice BERNISSAN
Hizkuntzarekiko harremana jendartean, ekonomian eta ekologian (mahain ingurua)
©Alaia Cachenaut
©Alaia Cachenaut
Marie-Gabrielle SAINT-JEAN & Marie-Anne CHATEAUREYNAUD & Marie SARRAUTE
Hizkuntzarekiko harremana, hizkuntz antolaketa. Eskola eta instituzioak. (mahain ingurua)