e-Realitatea

2012/05/15
e-Realitatea


Mugikorra dugu gaur aro berrien ikurra; nagusi, gazte zein haur gorpuztu dute makurra. Goiz, egun eta gau teknologiaz bete ahurra; ateo, moro edo kristau: denei darie adurra. Botoiei klika ta klika begiak pantailan sartuta, husturik daude karrikak, bakardadearen mamuek hartuta. Arima, garuna eta birikak ez ote daude putzuan galduta, ez bagara gai, aldizka, berotzeko dagoena hoztuta. Erosi gure tarifa eta emango dizugu mobila; ahaztu egunkariko manifak, kanpokoa ez da hain hurbila. ‘A bilduan’ kulunkatuz mundua konpondu dadila, segapotoaz disfrutatu eta ez altxa ukabila. Herdoildu dira mingainak, lehortu dira idazlumak. Hitzak ziren oraina iraganaren erresuman. Ez al duzu oroitzen gutun-azalen usaina? Tintazko ametsak babesten seilu baten ordainaz. Aproposa da galdetzea: nahi izango genuke maitasunik saltzea hogei zentimoren truke? Gauza bat argi komeni da izatea. Ez dago bihotzezko esaldi kontsonantez betea.

Ivan Poyato del Rio

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)