Burdin kreazioan

2012/05/11
Burdin kreazioan


Geoffrey Gaspard, Jean-François Buisson-en tailerran. "Vivres de l'Art", Bordale. Aurten, martxoan, ikastaroan nintzen Bordaleko Sud-Ouest egunkarian. Posibilitatea nuen edozein lekutara joaitea eta argazki erreportai bat egitea erredakzioari proposatzeko. Lagun batek aipatu zidan Garage Moderne-aren parean (elkarte kulturala eta mekanika tailerra) noiznahi bisitatzen ahal den erakusketa toki bat bazela kreazio tailer batekin. Bi arratsalde pasa ditut han, kanpoan eta barnean erakutsiak diren kreazioak begiratuz baita tailerran lan egiten zuten artistak obserbatuz ere. Denbora gehiena tailerran pasa dut, kreazioen eraldatzea eta artisten konzentrazioaren inguruan. Alde batetik Odeg gazteak bere proiektu pertsonala plantan jartzen zuen eta bestetik gazte batzuek Jean François Buissonen obrak lantzen zituzten. Metala baizik ez zen tailerraren punta batetik bestera. Diptika bat proposatu dauzuet toki horren giroa aurkezteko. Gaineko eta lehen argazkian ikusten daiteke metala lantzeko erabiltzen diren babes betaurrekoak. Pentsa daiteke ere lehengo hegazkin gidari batek zituela erabiltzen … fikziozko doinu bat ekartzen digu. Peko eta azken argazkian aldiz betaurrekoen gibeleko ingurumena deskubritzen da : koloreduna bainan iluna, eta marrazkiz, letraz eta bisaiez betea. Irudimenez betea ! Beti fikzioan geldituz, mutiko gazte batek burdinezko tresna lodi bat lantzen du. Hodi batzu eskapatzen dira burdinezko gauza bitxi hortatik, olagarroari pentsaraziz. Beharba asmakizun berri bat ? Ez dakigu.

Nahia Garat

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)