"Irudimena" lehiaketa 2013

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatu "Irudimena" lehiaketaren 2013ko sariak banatu dira Bilboko Rekalde Aretoan, ekainaren 8an. Goresmenak irabazleei eta milesker parte-hartzaile guziei!

Irabazleak Bilboko Rekalde aretoan bilduak (2013-06-08)
Irabazleak Bilboko Rekalde aretoan bilduak (2013-06-08)
Irabazleak

Irudia

  1. Asisko Urmeneta (Hozta) - "Jin goizetik"
  2. Leyre Martinez (Zumarraga) - "Iruñea"
  3. Yanaïta Araguas (Arrangoitze) - "Miel Otxin"

Soinua

  1. Christian Aduriz (Uztaritze) - "Ezkila hop"
  2. Maitane Hernandez--Eyheramonho (Angelu) - "Ardien jauziak"
  3. Zézé Miège (Biarritz) - "Allende dantza"

Testua

  1. Bea Sallaberry (Baiona) - "Kantxara botaiak"
  2. Iñigo Legorburu (Errenteria) - "Azken tantoa"
  3. Amaiur Eppherre (Izpura) - "Ardi kosmopolita ?"

 

Lehiaketa

Lehiaketan parte hartu zuenak soinu bat hautatu behar zuen ondotik proposatzen genuen zerrendan.

Soinuan oinarrituz hiru aukera zituen parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Soinuak

Hona proposatzen genituen 8 soinuak. Denak www.soinumapa.net egitasmotik datoz.

  1. Olentzerori Oles
  2. Zintzarrada
  3. Kauterak
  4. Beotibar
  5. Erromeria
  6. Aratusteei buruz
  7. Dantza jauzi maisua
  8. Txaranga

 

Olentzerori Oles (Bera - 2012)
Eguberri bezperan Labiaga ikastolako ume, irakasle eta gurasoak karrikaz karrika dabiltza eguberrietako kantuak kantari. Olentzero iritsi baino lehenagoko momentu magikoak dira, urduritasun eta ilusioz beteak.
Egilea: Xabier Erkizia | Soinua eskuratu

Zintzarrada (Izpegi - 2010)
2010eko Izpegiko Txalaparta Topaketako partaideek zintzarrada bat egin zuten Izpegiko bentan diren joareekin.
Egilea: Thierry Biscary | Soinua eskuratu

Kauterak (Gamere-Zihiga - 2012)
Maiatzaren 6an Gamere-Zihigan egindako grabaketa, 2012ko maskaradetako azken emanaldian. Zati honetan maskaradako pertsonaia garrantzitsuenetako batzuen aurkezpena entzuten ahal da: kauterak. Kauteren buru egiten duen kabanak banan-bana aurkezten ditu bere lagunak: Pitxu, tabalot, aviu...
Egilea: Asier Gogortza | Soinua eskuratu

Beotibar (Tolosa - 2012)
Xala-Barriola vs. Gonzalez-Zubieta: 2012ko Eskuz Binakako Txapelketako partida,Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Egilea: Iñigo Salaberria | Soinua eskuratu

Erromeria (Bilbo - 2008)
Bilboko Larraskitu auzoan erromeria. Berbena batek euskal kantu herrikoi eta ezagunak jotzen ditu: Lantzeko inauteria, Emoistasu mosutxue…
Egilea: Oier Iruretagoiena | Soinua eskuratu

Aratusteei buruz (Ondarroa - 2012)
Ondarroako bi emakumek bertako Inauteri edo Karnabalak nola ospatzen dituzten eta Lantzoi eta Akuli nor diren kontatzen digute.
Egilea: Xabier Erkizia | Soinua eskuratu

Dantza jauzi maisua (Altzumarta - 2004)
Allende Altzumartako dantza jauzi maisuak dantza kantatuen lekukotasuna emaiten du.
Egilea: Thierry Biscary | Soinua eskuratu

Txaranga (Iruñea - 2010)
Txaranga baten doinuak Kaldereria karrikan, San Ferminetan. 
Egilea: Asier Gogortza | Soinua eskuratu