"Txerri"
"Txerri" bideoak Irisarrira heltzen den txerri bikote baten ixtorioa kontatzen du. Filmazioarentzat, Bertrand Dezoteux-ek herritarren laguntza ukan du. Herrian zehar ibili da filmazioaren nondik norakoak aztertzeko eta bertan lan egiten duten pertsona batzuei bere proiektua aurkeztu, bideoan agertzea proposatu eta txerrien sartzeari buru egiteko galdetu die.
Txerri hauek ez dira filmazioan agertu. Sintesia iruditan eginak izan dira (3D), ordenagailuz modelisatuak eta animatuak izan dira, filmatu irudietan txertatuak izan aitzin. Beren ibilbidean zehar, animale birtualek herri barnea bisitau eta tokiko kultura ezagutuko dute: musika, kantua, dantza, ehiztariak, harategia, pilota. Bideoak, bikote horren ikuspegia erakusten du. Gu, gizon-emazteak, izaki bitxi batzu bezala begiratzen gaituzte.
Laugarren dimentsioan
Bertrand Dezoteux (1982, Baiona) elkarrizketatu du Xan Airek Txerri filma bukatzen ari zelarik. Bere labur metrailaren berezitasuna 3D-arekin jostatzea da, teknika berritsua baina menperatzeko zaila, Baxenabarreko herrixka bukoliko batekin bekoz beko jartzen duena. Zuzendariak oztopoz eta gutiziaz beteriko bidea kontatzen du hemen.
Herritar batzuk goxoki daude kalakan, trago baten hartzen ostatu bateko terrazan, Irisarrin (Baxenabarre). Solasaldi arinen artean, betaurreko beltzak atera dituzte eguzkiari ongi etorria egiteko. Oporren usain goxoa, udaren ilunabar eztiak... bi zerri agertu arte, basakeria kurrinketan, dena xehatuz, mahaiak botaz, basoak eta beren izotzak hautsiz, jendea ikararaziz, horiek garrasika ihesi doazela ! Txerriak hor egonen dira bulta batez, herria berenganatuz, pilotan ari diren haur batzuek bulkaturik, ehiztariek eta beren zakurrek segiturik, txaranga bati begira, zuhaixka batekin larrutan, etxekoandre gaixoaren xarea uzkailirik...
Zerria baino gauza normalagorik ez da Baxenabarreko herri baten koadro bukolikoan. Bertrand Dezoteux hor sartu arte. Abere gaizoa bertze munduko inbaditzailea bihurtzen baita orduan. Bere filmen gisako txerriak baititu : ovni bisualak, laugarren dimentsiokoak. Minutu batzuez, ikusleari emozio gehienak jalgitzen zaizkio zuzendari gaztearen obraren bat ikustean, kodigoak, usaiak eta tradizioak hain dira inarrosiak. Txerria huts egin gabe, noski : halako psikologia bat eman nahi izan diot... Filma hori prestatuz, zerriak lehen aldikoz ezagutu ditut. Beren begiradan zerbaitek harritu nau. Beren begiek jendakienen antza dute, begi ttipi barna batzuk gorputz pizu horretan sartuak... Antzekotasun horrekin jostatu nahi izan dut, antropomorfismoan erori gabe, ordea. Bertrand Dezoteuxk berak aitorturik, bere zerriak Gremlinsak bezalako inbaditzaileei konpara daitezke, jostakinak eta beldurgarriak, ameskeri eta mandilak aldi berean. George Orwellen Animal Farm liburuari pentsa daiteke, non txerri batzuk, gizakia bere baserritik bota ondoan, tirano higuingarriak agertzen diren. Zuzendariak, ordea, ez du irakurri, egintza huts egin bat daiteke, dio berak, irriz. Antropologia obrak oinarri, kanpainako jendarte tradizionala zorrozki ikertu du, haatik, aberearekin etengabe elkarrizketan ari den laborari mundu hori. Zerriak euskal baserrian zer garrantzia ukan dezaken ohartu da, alimaleko hazkuntza lana, hiltzea arte, hori zinezko errituala izanki, auzoak elkartuz ; haragi horrek denak, gainera, familia osoak bazkatzen zituen neguaren erdian. Kabalari bere osotasuna emateko, artistak 3D-a aukeratu du. Hautu hori hastapenetik zuen, Hogeita proiektu deialdian aurkeztu zuelarik ere bai, funtsean ; baina aldaketak egin behar izan ditu bidean : anbizioak jabaldu, bai. Hasieran, animali burbuilatze bat nuen xede, intsektuak, denak 3D-an.... Teknika hori menperatzeko zaila atera zaio, garestiegi profesionalekin lanean aritzeko, horiek anitzetan industrian aritzen baitira lanean. Bertrand Dezoteux bakarrik lotu da, beraz, 3D-ari, anaiaren laguntzarekin baita profesional batekin ere, eszena zailenak moldatzen dituenak : 3D-ko minutu batek 1.700 irudi behar ditu !. Gaiaz ikusmolde bat atera zaio, funtsean : hirugarren dimentsioa anbiguoa da. Mutantearen erreinua, bertze munduaren itxaropena. Pantaila beti hor dago, ordea. Indartsua izan zaitezke, baina azken finean, dena da hutsa. Itsusia ere bai, okaztagarria. Lan zorrotzaren eta hala-holako emaitzaren arteko paradoxa. Mundu mekaniko hori eta kanpainako herri hori, kasik erromantikoa dena, bekozbeko jarri nahi izan ditu. 3D-a Dezoteux dimentsioaren zerbitzuko. Herria ez dut apaindura bezala hartu, lan esparru bezala baizik. Filmatze baldintzekin jostatu eta moldatu behar izan da, aktore profesionalak ez ziren bolondresekin. Esperientzia berezia izan da. Zuzendariak Irisartarren erakargarritasuna eta eskuragarritasuna azpimarratu nahi izan du. Proiektuaren azken txanpan dago orain, Parisera astero joanez 3D eszenak burutzeko, soinu efektuak moldatzeko gero. Ondoko egunak pilpiran iraganen ditu. "Txerri" filmaren zirriborroa ikusiz, folklorearen kezka naturalki dator burura. Saihestu behar den zepoa ote da ? Enetako, folklorea ez da baitezpada ezkorra. Distantzia egokia harrapatzen saiatu naiz, moldatzen, probatzen. Jendeari ezohiko gauzak egitea ez diot eskatu. Ez dizkiet jantzi tradizionalak ezarrarazi, adibidez, usaian ez dituztela ematen erran baitidate. Bertzearen kulturari nola begiratzen zaion, dena da horretan. Hemen, filma folklorikoa bezala ikusia izan daiteke, baina bertze nonbait, dokumentala bezala begiratua. Labur metraila horrek pausatzen dituen galderetako bat da. Bertrand Dezoteux-k ez du publikoa epel uzteko asmorik. Hastapenetik abisarua du : begirada aldatzea da bere xede nagusia. Horretarako, bakoitzak bere burua mirailan begira dezala.
Gehiago jakin
Biografia Bertrand Dezoteux Baionan sortu zen 1982an. Fresnoy-ko diplomatua 2008an, zientzia-fikzioa eta dokumentala nahasten dituzten filmak egiten ditu, formatu berri batzu bilatzeko gogoarekin. Le Corso-rekin, 3Dko animalei buruzko dokumentalei ekin die. Zaldiaren Orena-rekin, Bigarren Munduko gerlan, Euskal Herrian zehar ibiltzen den robot alemaniar baten bizipenak kontatzen ditu. Bideo hori 2010eko Tokyoko Palazioko eta Pariseko Arte Modernoko Dynasty erakusketaren karietara ekoiztua izan zen. Baionako Euskal Museoko Entre Temps erakusketa denboran aurkeztua izan zen.
- Bertrand Dezoteux : bere aitzineko lanen aurkezpen bat (frantsesez)
Bertrand Dezoteux: Begirada arraberritu nahi dut
Xan Airek 2011ko ekainean Bertrand Dezoteux-ri egin elkarrizketa. Bertrand Dezoteux (1983, Baiona), Hogeita proiektu deialdiko hautagaiak, bere ibilbidea eta proiektua aurkezten ditu hemen, bai eta euskal kultura zertako berant ezagutu duen azaltzen ere. Irakur elkarrizketa