"Hogei'ta" ekintza labelak gazteak lagundu nahi ditu euskal kultura bere aniztasunean baloratuko duten proiektu berritzaileak asmatzen.
Hogei'taEuskal kultur erakundeak gazteen kultura dinamiken erakusle diren sorkuntzak, adierazpide artistikoak eta trukaketa esparruak lagundu nahi ditu. Horretarako sortu du "Hogei'ta" programa (ikus ere "Hogei"ta" hitzaren jatorria).
Paraleloki, epe ertain eta luzerako, EKEk gogoeta bat abiatu nahi du bere partaideekin, ondarearen transmisiorako tresna iraunkorren sortzeari buruz.
Bi publiko
"Hogei'ta" programa bi publiko motari zuzentzen da:
8-15 urte arteko haurrak eta nerabeak Haurrentzat, hautaturiko ekintzek euskal kultur nortasuna osatzen duten osagaien transmisioari lehentasuna ematen diote, sorkuntza saila baztertu gabe, haatik.
16 urtez goitikako gazteak Gazteentzat, mota guzietako sorkuntzek lehentasuna ukanen dute, eta euskal kulturaren alor batzu berrasmatzen ala berritzen dituzten egitasmo berritzaileen eragile izateko ahalak eskainiko zaizkie.
"Hogei'ta" programaren izpirituan beste partaideek eramaten dituzten ekintzak eta Euskal kultur erakundeak sustatzen dituenak karia hortara. Gehiago jakin
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 17:00etara. Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia