Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa
Maialen Moreno Zubeldiak herri kontakizunak bildu ditu Lapurdin, Baxe Nabarren eta Zuberoan 2009-2010 urte bitartean. Transkibatu dituen kontakizun horien ezaugarriez eta beste tradizioetako baliokideen azterketaz mintzatzen da.
Maialen Moreno Zubeldia Donostian sortu zen 1980an. Euskal Filologian lizentziatua da (2002, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo). 2016an, tesia aurkeztu zuen herri kontakizunei buruz: Herri kontakizunak Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan: bilketa sailkapena eta irriaren adierazpenaren azterketa.
Ikus Maialen Moreno Zubeldiaren elkarrizketa Argian
Gehiago jakin
Bibliografia adierazgarria
Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan: bilketa, sailkapena eta irriaren adierazpenaren azterketa. Euskal Herriko Unibertsitatea, 2018
XX. mende hasierako toberetako bertso-sortak. Anuario de Eusko Folklore, N°. 51, 2017