Lankidetza hitzarmena eitb.com eta eke.org artean

2009/05/11

www.eke.org ataria kudeatzen duen Euskal kultur erakundeak eta www.eitb.com hedabide taldeko arduradunek elkarlan hitzarmen bat izenpetu dute Iparraldeko kultur biziaren inguruko berriak eta edukiak hobeki hedatzeko gisan interneten.

Partaidetza honen barnean, hilabetean behin, Iparraldeko euskal kultur eragile baten lekukotasuna bilduko da (gaia: pertsonaia baten biografia, toki ezagun baten bisita lekuko batek gidaturik...) eta hedatuko elkarrizketa moduan www.eitb.com atarian. Ondotik www.eke.org euskal kulturaren atarian artxibatua izanen da (www.eitb.eke.org helbidean) eta bertan beste baliabide zonbaitzuz osatua (argazki-galeriak, grabaketak, estekak...). Sail berri hori Felipe Oyhamburu-ri egin elkarrizketa batekin estreinatu da.

Ekintza honetaz aparte, EITB-ko eta Euskal kultur erakundeko arduradunak bi egituren arteko komunikazioa hobetzen ahaleginduko dira Iparraldeko euskal kulturak toki gehiago ukan dezan www.eitb.com atarian.

Elkarlan hitzarmena 2009ko maiatzaren 11n izenpetua izan da Bilbon EITB-ren egoitzan. Izenpetzeko unean bilduak ziren Juan Diego (EITB-ko zuzendaria baita www.eitb.com kudeatzen duen EITBNET-enpresaren zuzendaria), Lontzo Sainz (www.eitb.com atariko erraktore-burua) eta Pantxoa Etchegoin (Euskal kultur erakundeko zuzendaria).

Juan Diego eta Pantxoa Etchegoin


Xehetasunak