Kultura emaitza fondo baten sorrera

2011/06/23

Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazional eta Euskal Kultur Erakundearentzako emaitza fondo bakarraren sortzeari esker emaileek (enpresa pribatu, pertsona) gradu berean – eta aldi berean – laguntzen ahalko dituzte euskal kultura eta beste kultur adierazpenak.

Kultura emaitza fondoaren sorrerako biltzar nagusia (Baiona - 2011-06-22)

Emaitza fondoa, nasaitasun mota guziak (dohaintza, legatu, eskuz egindako emate, bizi aseguru, eskuzabaltasun publikorako dei,...) eskuratzeko gai den fundazio baten gisan ariko da. Abantaila fiskalak eta ordainsariak izanen dira emaile guzientzat.

Hala Kultura emaitza fondoak Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalak eta Euskal Kultur Erakundeak eramanen dituzten ekintzen garapenean parte hartzen ahalko du. Ber denboran, bi kultur instituzioei interesatuko zaizkien proiektu berrien azaleratzea sustatuko du.

Xehetasunak: