Kultura elkarteentzat laguntza eta formakuntza plangintza
Kultura aktoreek arazoak edireiten dituzte beren eguneroko ibilmoldean eta behar bereziak badituzte formakuntza alorrean. Euskal kultur erakundeak erabaki du laguntza zehatzak ekartzea sail horretan, eta ondorioz, formakuntza plangintza bat alhan ezarri du, DLA deitu dispositiboaren babesean.
Izan dadin eguneroko gestioan, edo lan sareen ibilmoldean, edo alor juridikoan adibidez, Euskal kultur erakundeak, INSTEP Aquitaine eta Sports Pyrénées Emploi 64 egituren partaidetzarekin, bideratuko ditu formakuntza ezberdinak, urririk, eta baliabide iturri berezituekin. Programa honen helburua da lanabes metodologikoak eta praktikoak eskaintzea, eta horrela elkartek eta artistek ukanen dituzte beharrezkoak zaizkien lan tresna baliagarriak (teknikoak, diruzkoak,...) beren kultura egitasmoak eraikitzerakoan.
Gehiago jakin: