KIMU (2015-2020)

KIMU programari esker, ikusgarrigintzan ari diren eragile euskaldunek kalitateko formakuntza ibilbide egokitua ukan dezakete, publiko gazteari zuzendu arte eszenikoen alorrean.
KIMU (2015-2020)

Jarraipena publiko gazteei zuzendu euskarazko sorkuntzari

Gaur egun, antzerki, dantza, zirko edo txotxongiloen arteetako euskarazko eskaintza mugatuegia da eta ez ditu ez publikoen, ez kultura eragileen, ez eta ikastetxeen beharrak asetzen; are gehiago kontutan hartzen bada euskarazko saileko haur kopurua etengabe handitzen ari direla.

Publiko gazte aipatzen delarik, hiru adin tarte kontutan hartzen dira: lehen haurtzaroa (0-6 urte), haurtzaroa (7-11 urte) eta nerabezaroa (12-16 urte).

Egoera hori kontutan harturik, 2015ean Euskal kultur erakundeak KIMU programa abiatu du Donostia Kultura (Donostiako Udalaren kultura zerbitzua) eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin partaidetzan. Formakuntza programa hori, publiko gazteari buruz ari diren arte eszenikoetako sortzaileei zuzendua da. Horrela, urtero, proiektu deialdi baten ondotik, gidaritza batzorde batek lau artista euskaldun hautatzen ditu. Batzorde hori lau egitura hauetako ordezkariz osatua da: EKE, Donostia Kultura, Biarritz Culture eta Teatro Paraíso. Ondotik, hautatu lau hautagaiek jarraipen berezi bat ukaiten dute gidaritza batzordearen partetik. Formakuntza ibilbide bat landua da bakoitzaren soslaiaren arabera. Bederatzi hilabetez, publiko gazteei zuzendu Europako jaialdi hoberenetako ikusgarriak begiratzen dituzte, ikastaldi, tailer edo/ta workshops batzuetan parte hartzen dute alor horretan lanean ari diren Europako profesional ospetsu batzuekin, eta azkenik, formakuntza garaia bukatzean, ikerketa lan bat edo proiektu bat aurkezten dute.

Hona KIMU programaren bidez, EKE-k eta bere partaideek finkatu dituzten helburuak:

  • arte eszenikoen alorreko eragileak jarraitzea, neurrian landu ibilbide baten proposamen baten bidez publiko gaztearen alorrean;
  • publiko gazteari zuzendu euskarazko eskaintza aberastea arte eszenikoen alorrean;
  • euskarazko publiko gaztearen alorra dinamizatzea.
Jarraipena zenbakitan (2019)
  • 4 artista hautatuak
  • 240 oren ikastaldi, tailer edo/ta workshop segituak
  • 120 ikusgarri ikusiak 15 festibal baino gehiagotan
Partaideak

Gehiago jakin