Itsasturien memoria erakusgai

2011/09/17

Euskal kultur erakundeak multimedia erakusketa ibiltari berri bat estreinatu du 2011ko irailaren 15ean Donibane Lohizune / Ziburu lurraldean bildu marinelgoaren inguruko lekukotasun hunkigarrietan oinarrituz.

Hiru hizkuntzatan (euskaraz, frantsesez eta gazteleraz) itsas mundua barne-barnetik sendiarazteko xedea dauka, erakusketan entzun eta ikusgai diren lekukotasunen bitartez : hirurogeita hamabi filma-zati, sei orduko grabaketa, denek aipatzen dituztelarik portuaren eta arrantzaren inguruko istorioak. Hauen artean, arrantzaleak berak, bainan ere haien emazteak, arrain-saltzaileak, edo berdin itsasontzietan zoazen erizainak.

Gainera lekukotasun gutzi horiek sarean daude www.eke.org atarian.

Xehetasunak: