Iparraldeari beste behako bat
Hego Euskal Herriko gazteei Iparraldeko kulturaren aberastasuna eta bizia erakustea, hau da Euskal kultur erakundeak hedatzen duen "Iparraldea XXI" bideo-dokumentalaren helburu nagusia.
"Bizpahiru pentsaketa egin ondoan, erabaki dugu betiko klixeak uxatuz, iparraldeko errealitate bat aurkeztu behar genuela, gazteei lehentasuna emanez, modernoa forma aldetik, eta baikorra. Ez da dokumental didaktikoa, iparraldeko ezaugarriak aztertzen dituena. Erran nezake sorkuntza artistikoa dela. Azpimarratu nahi dut ere mugaz gaindiko ekoizpen bat egin dugula, eta Gipuzkoako Diputazioaren partaidetza berezia oso
garrantzitsua izan dela."
Pantxoa Etchegoin - Euskal kultur erakundeko zuzendaria (ikus elkarrizketaren segida)