Euskal dantzaren egoeraren inguruko ikerketa Iparraldean

2011/05/06

Claire Rousier andereak euskal dantzari buruz eraman duen ikerketa tokiko eragileei zuzendu bilkura publiko batean aurkeztua izan da 2011ko maiatzaren 5ean, Uztaritzen, EKE-ren ekimenez.

Egilea: Nahia Garat

Oroitarazi behar da erakunde partaide ezberdinek EKEri obralarigintzan emandako misio berriak abian emateko, euskal dantzari buruzko ikerketa lan bat egitea eskatua izan zaiola eta ikerketa horrek erabaki hortan duela iturburua.

Ikerketa hori Claire Rousier andereak eraman du (Pariseko « Centre National de la Danse » zentroaren Memorio eta Ikerketa Zerbitzuaren zuzendaria), eta elgarrizketentzat EKEko Maia Etchandy-ren laguntza ukan du. Orotara, dantza munduko berrogei bat pertsona elgarrizketatuak izan dira. Ikerketa hori, Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin eramana izan da, bere aldetik, dantza talde gehienetan (baita herriko etxe eta herri elkargoetan) inkesta bat eraman duelako. Ikerlan hori, Patrick Larralde-k du IDBrentzat eraman eta bildutako estatistikek Rousier anderearen ikerketa aberastu dute. Ikerlan horren ondorioz, zonbait proposamen atera dira besteak beste, ondarearen bilketan, transmizioan, formakuntza arloan baita ere dantzarako gela egokien beharra agerian utziz. Amaturren lanaren sustengua beharrezkoa dela ere argiki errana izan da. 2011.urtea, bigarren fase batera pasatzeko garaia izanen da: ekintza konkretuak abiatuz.

Ikerketa telekargatu