Ikusgarrigintzako datu-baseak euskal kulturaren internet atarian
2009/10/01

Horren froga 2009ko udazkenean estreinatzen dituen hiru zerbitzu berriak www.eke.org atarian, ikusgarrigintza alorrean:
- Euskal kulturan ari diren artisten eta kultura eragileen datu-base bat (kultura elkarteak, erakasleak, hedatzaileak, kontzertu aretoak, teknikariak...);
- Euskal kultur erakundeak 2007az geroz lagundu sorkuntza katalogo bat, 2009tik goiti hedatzeko prest direnak;
- Ipar Euskal Herriko ikusgarri gelen gida bat, ekipatuak diren egiazko ikusgarri gelak biltzen dituena, baina ere ikusgarrietaz bestalde, beste ekitaldi mota batzu hartzen ahal dituztenak (dantzaldiak, bestak, mintzaldiak...).