Euskal munduak Bordelen
"Batekmila – Euskal munduak" erakusketa Bordeleko "Halle des Chartrons" gelan erakutsia izan da, Bordeleko hiria eta Euskal etxearekin partaidetzan, 2008ko irailaren 29tik urriaren 15era.
Zpeiz Mukaki taldea - Batekmila erakusketa (argazkia: P.Maitia)
1817 bisitari izan dira, batez beste 107 pertsona egunka (asteburuetan 200 bisitariraino kondatuak izan dira). Jendeek "Urrezko liburuan" idatzi oharrek ongi adierazten dute erakusketaren arrakasta.
"Batzen gaituen horren berri ematea ez da maiz ohikoena izaten, eta zuek horretarako ahalegin aparta egin duzue. Euskal Herriko errealitatea ezagutzeko abiapuntua. Zorionak!" (Arantxa eta Xabier)
Erakusketaren inguruan antolatuak ziren animazioek ere arrakasta ederra bildu dute.
Hendaian ere 900 bisitari egon ziren erakusketan (150 Euskal Herritik kanpokoak), bertan ikusgai izan zen bitartean, 2008ko agorrilaren 22tik irailaren 21era.
2008ko udazkeneko ezarpenak : Getxo eta ondotik Iruñea.
Xehetasun gehiago
- "Une exposition comme autant de ponts entre les cultures" (Conseil Régional d’Aquitaine)
- Animazioak erakusketaren inguruan Bordelen Zpeiz Mukaki taldea – Argazkiak
- Erakusketaren ibilbidea - http://www.batekmila.com