Euskal kultur erakundea eta Azkue Fundazioa partaide
Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak elkarlanerako hitzarmen bat izenpetu dute 2011ko otsailaren 4an, Parisen, Explolangues azoka kari.
Izenpetze-ekitaldian parte hartu dutenak: Josune Ariztondo, Azkue Fundazioa patronatuaren burua eta Kulturako diputatua, Miren Dobaran, Bizkaiko foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia, Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea den Rodrigo Gartziarekin, Jean Philippe Larramendy, France-Euskadi Institutuaren lehendakaria, eta Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin.
Azkue fundazioak Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) batera jorratuko dituen egitasmoak bideratzeko sortu berri duen Elkarlanerako Komunitatea aurkeztu du karia horretara. Horri esker, Azkue fundazioaren Euskararen Interpretazio Zentroaren edukiak eskuragarri egongo dira bai frantsesez bai euskaraz sortu den komunitate horretan adibidez.
Bestalde bi erakundeak elkarlanean arituko dira ekintza batzu antolatzeko orduan. Gazteei zuzendutako "Irudimena" izeneko testu eta irudi lehiaketa bide horretatik doa. 2011ko otsailaren 15etik apirilaren 8ra iraganen da EKE-k eta Azkue Fundazioak kudeaturik.
Xehetasunak: