Eskolatik kanpoko euskarazko jardueren besta Hendaian

2008/06/11
Ekainaren 7an (larunbata), iragan da Hendaiako Hiri barneko lehen mailako eskolan, eskolatik kanpoko euskarazko jardueren urte bukaerako festa. 6 eta 11 urte arteko 62 haurrek euskaraz eskaini tailer ezberdinetan parte hartu dute.



2007/2008ko ikasturtean, 5 jarduera proposatuak izan dira :
  • Musika eta euskal kantua
  • Arte Plastikoak eta eskulanak
  • Naturaren deskubritzea eta babestea
  • Irratia
  • Arte martzialak
Parte hartzaile eskasarengatik, antzerki tailerra ez da antolatu aurten. Hendaiako herriko etxeak eta Gazte Aisialdi Kontratuko Batzorde eragileak (gazteen aldeko ekintzak antolatzen dituena) proposatu “Eskolatik kanpoko euskarazko jarduerak” ekintza hau 2002an abiatu zen, arrakasta handia bilduz. Helburua da Hendaiako klase elebidunetako eta Ikastolako ikasleei euskarazko jarduera ludikoak eskaintzea.

Hori dela eta, Euskal Kultur Erakundearekin, Familia-Laguntza Kutxarekin eta Departamenduko Kirol eta Gazteria Zuzendaritzarekin elkarlanean beti, Hendaiako Herriko Etxeak aitzina segitu du proiektu honekin. Gurasoak, euskara irakasleak, animatzaileak eta gaztetxoak elkartu dira, beraz, ekainaren 7an, tailerren aurkezpena eta krakadarentzat.