EKE-k ''Batekmila - Euskal munduak'' erakusketaren edukiak sarean jarri ditu

2010/07/07
Euskal kultur erakundeak bere "Batekmila - Euskal munduak" erakusketa ibiltariaren edukiak sarean ezarri ditu  www.euskalmunduak.com atari berrian. Bost hizkuntzatan gainera (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa eta kataluniera).



Atari honek «Batekmila» web-erakusketara eta guremunduak.com aplikazio berezira joateko bideak agerian emateaz gain, euskal kulturaren munduan gaindiko albiste hautatu batzu plazaratzen
ditu. Bertan Euskal Herritik kanpoko Iparraldeko artisten birak edo erakusketak aipatzen dira bereziki.

Xehetasunak: