EKE eta Donostia Kultura-ren arteko hitzarmena
2010eko maiatzaren 20ean Donostian, Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundearen izenean eta Denis ITXASO Kultura zinegotziak, Donostia Kulturaren izenean, lankidetza hitzarmena izenpetu dute.
Hitzarmen honen helburua, elkar
ezagutza bultzatu eta sakontzea da, Iparraldeko euskarazko eskeintza kulturalaren ezagutza handiagoa ukaitea eta eskaintza horren integratzea Donostia Kulturako programazioan.
Lankidetza hitzarmen horren lehen ekimena gorpuzten da 2010eko Literaktum edizioan antolatuak diren 3 ekitaldien bitartez (Ikuspegi goxoak erakusketa, sormen performantza eta Itxaro Bordaren poesia errezitaldia maiatzaren 29an).
Gehiago jakin: Hitzarmena-ren testua (PDF formatuan).