EKE eta Baiona Hiriaren arteko lankidetza hitzarmena (2010-05-21)
Euskal kulturaren sustatzeko partaidetza hitzarmena siñatu dute Euskal kultur erakundeak eta Baiona hiruburuak 2010eko maiatzaren 21ean.
Mikel Erramouspé EKEko lehendakaria izenpetzen ari, Pantxoa Etchegoin EKEko zuzendaria (ezker) eta Baiona Hiriaren izenean Jean-René Etchegaray (eskuin).
Euskal kultur erakundearen eta Baionako Udalaren arteko partaidetzaren esparru orokorra zehaztua izan da hiru urteendako. Baionako Herriko Etxeak baieztatzen du hitzarmen hunen bidez Euskal kultur erakundea hartzen duela euskal kulturaren baliabide-gune eta erreferente gisa. Bere aldetik, EKE proposamen iturri izanen da Baionako Udalak antolatzen dituen programazioetan euskal kultura txertatzeko.
Xehetasun gehiago: Hitzarmena (PDF).