Adineko jendeak gogoan
Baionako ospitalearekin Euskal kultur erakundeak duen hitzarmenaren barne, Donibane Lohizuneko Trikaldi xahar etxeak Olentzero-ren inguruko animazio bat abiatu du 2008ko larrazkenean.
Jokin Irungaray Trikaldin (argazkia: Pantxika Maitia)
Euskal kultur erakundeak eta Lauburu elkarteak egin erakusketa bertan ezarria izan da. Erakusketan aipatuak diren gaiak landu dituzte egoiliarrekin. Bestalde, Jokin Irungaray musikari gazteak kantu tailerrak animatuko ditu hamabost egunetarik eguberriko kantaldi baten prestatzeko. Paradaz bali, xaharrek ezagutzen zituzten kantuen berriz gogoaraztera entseatuko da.