Ziztadak - Tábanos
2012 – 0:52 - Zuzendaritza: Oriol Andrés, Carlos Castro
Euskaraz frantsesezko azpitituluekin
Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta Euskal Herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde. Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizen eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Mugimendu hauen eta beste askoren protagonistek euren aldarrikapenen leku gogoangarrienetara itzuli dira bertatik mugimendu haiei buruz hitz egiteko eta indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz hausnartzeko.