Gaia(k):

Salda Badago

Salda Badago

Euskal rockaren hastapenak

2001 - Eriz Zapirainek zuzendurik
Orio Produkzioak ekoizturik

Euskal rocka ipar Euskal Herrian sortu baldin bada ere, bereziki hego Euskal Herrian garatu da. Garai hartan, giro sozial eta politikoa oraino nahasia da. Francoren hiltzean lorturiko autonomiak ez ditu independentisten gogoak asetzen. Bestalde, 1980 hamarkadaren hasieran, hego Euskal Herriak gaitzeko krisia ekonomikoa jasaiten du. Hori guzia dela eta, Euskal Herriko hiri anitzetan, gazteek beren haserrea 70. hamarkadako punk ingelesaren eragina daukan rock baten bitartez adierazten dute : « Euskal Rock Erradikala » sortzen da. Hiritartasuna eta oldartze politikoa isladatzen duen rocka. Garaiko kazetari, ekoizle et talde nagusiekin (Hertzainak, Kortatu, Itoiz, Zarama, Errobi...) elkarrizketek eta artxiboko irudi frangok lagundurik, Eriz Zapirain filma egileak Euskal Herriko istoriaren parte zoragarri horren ulertzeko gako zonbaitzuk eskaintzen dizkigu dokumentala hortan. Dokumentala egitura eta elkarte interesatu guzieri proposatua da.

Gehiago jakin

Gehiago jakin

Harremanetarako