Orreagako gatazka 778.urtean
Kanaldude - 2012 - 52 min.
Hizkuntza: euskara, frantsesezko azpitituluekin
Euskal Herriko ixtoriorik zaharrena, lehen aldikotz euskaldunek berek kondaturik, euskaraz. 778. urtean, Orreaga aldean, Charlemagne Frankoen erregearen gibel armada suntsitu zuten bertako biztanleek, Roland Charlemagne-ren iloba garbituz denbora berean. Gatazka hau iragan zen lekuaz eztabaidatzen segitzen dute oraindik historialariek. Orreaga eta Donibane Garazi juntatzen dituen erromatarren bide zaharrean gaindi iragan zitaikela diote gehienek. Dokumental huntan, ikerzaleek tesia bat aitzinatzen dute, eta sekulan baino toki zehatzagoa erakusten daukute, argumentazio aberatsarekin. 52 minutako dokumentala, Basile Ibanez eta Eñaut Etxamendi historiazaleek proposaturik, Kanaldude Telebistak ekoiztua.