Ni Nüzü
2012 – 45 min. - Egilea: Myriam Ayçaguer
Gure herrietan, etxe zaharrek izen bat badüe, beti danik berbera egon dena, eta bai etxearen bai etxekoen nortazüna ematen düana. Entzüteko den dokümental hontan, egilea Santagraziko etxalte batetara ützültzen da : bere Axamaren etxea da, bere amaren sor leküa, segidarik gabe egon den laborari etxe bat, zointan laborantxa eten beita. Beren mikroekin eta familiaren lagüngoarekin, etxe zaharrean egün oroztako herotsak grabatü dütü, haur denborako soinüen arrapiztü nahiz. Euskal etxearen mitoaren ondotik ebiliz, montaketak soinü horik alkarrizketa puzka zonbaitekin nahasten dütü. Amañiak eta herri aüzoetako jakile zonbaitek bere etxearen izenaz mintzo dira : nola izen horiek baliatürik diren Xiberoko herrietan, zoin den bere ustez izen horien erranahia...
Ni nüzü domumentala Myriam Ayçaguerrek egina du eta ARTegia elkarteak ekoiztua. Jatorrian xiberotarrez grabatua izan da. Hasieratik azpi-titulazioaren xedea bazen. Ni nüzü leku ezberdinetan aurkeztua izan da hala nola zinegelak, erakusketa gelak, kontzertu gelak, Maulen, Baionan, Hazparnen, Donostin, Nantes, Montreuil edo Roman, ....
Gaur egun, Ni nüzü jatorrizko bertsioa xiberotarrez aurkitzen ahal da baina baita ere azpitituekin (Euskara batua, frantsesa, gaztelera, inglesez eta italiarrez. DVD-a eta diska biltzen dituen kofreta salgai aurkitzen ahal da.