Hitz-Enea

Hitz-Enea

Iparraldeko etxeak izenetan

Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churienea izeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea? Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Oskal Alegriak asmatu duen erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero Etchea, Ixilixila, Ttattola, Oren Urdinak, Singalantenea…izena duten etxeak bisitatuz. Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu. Iraganetik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra). Dena den, gure etxeen izenen garrantziak baitezpadakoa izaten jarraitzen du. Izan ere, etxeen izenekin gure herrietako karriketan bertsoak osatuz ibil gaitezke edo, hitzen bidez, kosta batetik bestera doan bidaia egingo duen olerkia harilkatuz.

Getxoko herriarekin partaidetzan garatu ideia batean oinarritua.

Gehiago jakin

Fitxa teknikoa

  • 28 panel imprimatuak (bi aldeetan inprimatuak) 14 aluminiozko egituretan muntatuak
  • Publikoa: denentzat
  • Hizkuntzak: euskara/français/castellano
  • Asegurantza balorea: 9000 euro

Gehiago jakin

Harremana