Eneko Bidegain - "Lehen gerla mundiala Euskal Herrian"
"Lehen gerla mundiala Euskal Herrian" (Elkar 2014) liburuaren inguruko topaketa/mintzaldia Eneko Bidegainekin (idazlea , kazetaria eta Mondagron unibertsitateko kazetaritza erakaslea).
Euskal Herriaren zati handi batek ez zuen parte hartu 1914ko Gerla Handian, Espainiaren jarrera neutroaren ondorioz, nahiz eta Europa gerlan egoteari esker zenbait eskualde aberastu ziren. Aldiz, Ipar Euskal Herriko 49 urtez behereko gizon guztiek joan behar izan zuten gerlara. Denak ez ziren joan ordea, milaka intsumitu eta desertoreak izan zirelako. Joan zirenen artetik, milaka lagun hil ziren, gudu lazgarrietan, lau urte baino gehiago baldintza ezinago gogorretan egon ondoan. Gertakari erdiragarri hura izan zen Frantzia nazio gisa eraikitzeko prozesuaren azken urratsa, eta sekulako
eragina izan zuen Ipar Euskal Herriko euskaldunek beren burua frantses sentitzean, frantsesik ia batere ez bazekiten ere. Hilen oroitzapenak eta gerlari ohien goraipatze sariek balio izan zuten, ondoko urteetan, frantses sentimendu hori are gehiago errotzeko.