Bi anai
Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.
2011 – 1:40 - Zuzendaritza: Imanol Rayo - Euskaraz frantsesezko azpitituluekin.
Herriko arotzak bi seme umezurtz utziko ditu hiltzean: Paulo eta Daniel. Daniel adimen urrikoa da eta Paulo honen kargu geratuko da.
Teresa Paulorekin ezkutuan maiteminduta dago eta honengana hurbiltzeko esperantzaz Danielen nahikeriei men egitera behartuta ikusiko da. Teresaren lagun eta anaien lehengusu den Carmenek Danieli tratu txarrak emanen dizkio Paulori gaitza sorrarazteko asmoarekin.
Danielekiko herriko jendearen zorrozkeria gero eta ageriagoa izanen da eta Paulok ez du ideia horretara etsitzerik nahi izanen. Erretorea, herriko jendearen begirunea duen gizonak, anaiak gidatzek saiatuko da alferrik. Herriko festak iristear direla eta han burutuko diren gertaerek anaien etorkizuna zehaztuko dute.
Bitartean, istorioa gizakien pasarteekin nahastuko diren zenbait animalik (txantxangorri , kattagorri, suge, eta antzarrek) gidatuko dute. Gizakien ekintzak izanen dira animali hauen patua baldintzatuko duten euskarria.