Kantuketan digitala
Eusko Jaurlaritzako Euskal gizatalde harremanetarako zuzendaritzarekin eta North American Basque Organizations (N.A.B.O.) erakundearekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak, "Kantuketan" (2001-2006) euskal kantuari buruzko erakusketa ibiltariaren eduki gehienak laburbiltzen dituen aplikazio interaktiboa sortu du.
Donostiako de-do multimedia enpresa garapen teknikoaz arduratu da.
Aplikazioaren atalak
1. Historiaren lekukoak
Gai nagusia : euskal kantua XIV. mendetik 1960ko hamarkada arte. Ahozkotasunaren altxorrak eta kantu biltzaileen obra.
Edukiak :
- Gai bakoitza jorratzen duen testu laburra ;
- 40 kantu osorik entzungai, bakoitza testu labur batek aurkezturik.
2. Kantuaren uneak
Gai nagusia : kantua haragiztatzen den lekuen eta uneen aurkezpena : familia, lana, bestak, sinesmenak, ihauteriak, kontzertuak, festibalak
Edukiak:
- Gai bakoitza jorratzen duen testu laburra ;
- 40 kantu osorik entzungai, bakoitza testu labur batek aurkezturik.
3. Oroimena bizirik
Gai nagusia : euskal kantua1960tik gaurregunera. Kanta berriatik kantuaren aniztasunera, euskal rocka ahantzi gabe.
Edukiak:
- Gai bakoitza jorratzen duen testu laburra ;
- 40 kantu osorik entzungai, bakoitza testu labur batek aurkezturik.
4. Lekukotasunak eta artxiboak
Gai nagusia : Euskal kantari eta musikari batzuei egin elkarrizketen bideo zatiak baita kantuari buruzko bideo artxiboak.
Edukiak :
- Maddi Oihenart, Juan-Carlos Pérez, Aitor Gorosabel, Beñat Achiary eta Aire ahizpei egin elkarrizketen zati hautatuak (azpitituluz itzuliak)
- Bideo artxiboak : Zuberoan filmatu lehen pastorala (1930), Mattin eta Xalbador bertsulariak 1973an, euskal rockaren sortzea Niko Etxart-rekin (1975) ea.
Partaideak