Kantuketan erakusketa soinuduna (2001)

Euskal kantua erakusten eta entzunarazten du "Kantuketan"-ek. Soinuz eta irudiz bete ibilbide harrigarri bati jarraituz, euskal kantuaren historia, gizartean duen lekua, euskal populuarekin daukan barnetikako harremana eta bistan dena, gaur egungo aktualitatea eta aniztasuna deskubrituko ditu bisitariak.

Kantuketan erakusketa
Kantuketan erakusketa

Etxahun Iruri-ren bozaren oihartzunetatik Su Ta Gar-en "heavy metal" durundietara, Idahoko basamortuan 1940ean grabatu euskal artzainaren bertsoetatik Anari gaztearen doinu hauskorretara, zirrara orotan izanen da nagusi.

Bisitaria boz eta musika unibertso batean sartuko da erakusketan berean entzun daitezkeen 4 orduko grabaketak eta abestirik ederrenetan murgilduko duen ustegabeko soinudun "dutxa" bati esker.

Beste baliabideak