"Hitz-Enea", Iparraldeko etxeak izenetan
Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churienea izeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea?
Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Oskal Alegriak asmatu duen erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero Etchea, Ixilixila, Ttattola, Oren Urdinak, Singalantenea…izena duten etxeak bisitatuz.
"Munduko leku maitena
Zuri zor dautzut naizena
Izana eta izena".
Xalbador
Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu.
Iraganetik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra).
Dena den, gure etxeen izenen garrantziak baitezpadakoa izaten jarraitzen du. Izan ere, etxeen izenekin gure herrietako karriketan bertsoak osatuz ibil gaitezke edo, hitzen bidez, kosta batetik bestera doan bidaia egingo duen olerkia harilkatuz.
Getxoko herriarekin partaidetzan garatu ideia batean oinarritua.
Xehetasunak
- Ikus panelak (PDF - 40 Mo)
- Argazkiak - Hitz-Enea" erakusketa Biarritzen (2013-08-01)
- Biarritz (Le Connecteur, 2022ko martxoaren 28tik apirilaren 1era)
- Donostia (Miramar Jauregia, 2019ko uztailaren 5etik irailaren 15era)
- Bilbo (Bira! gela 2019ko apirilaren 2tik 7ra)
- Bordele (Euskal etxea, 2018ko irailaren 14tik urriaren 7ra)
- Baiona (Euskal museoa, 2018ko apirilaren 7tik maiatzaren 27ra)
- Hendaia (Asporotsttipi, 2018ko urtarrilaren 12tik martxoaren 31ra)
- Paue (Euskal etxea, 2014ko irailaren 1etik 15era)
- Donibane Garazi (Apezpikuen presondegia, 2014ko maiatzaren 5etik ekainaren 8ra)
- Bardoze (Foyer de Bardos, 2014ko apirilaren 26tik maiatzaren 3ra)
- Donostia (Koldo Mitxelena liburutegia, 2014ko otsailaren 27tik martxoaren 30era)
- Mugerre (Herriko Etxea, 2013ko irailaren 14tik 30era)
- Biarritz (Mediateka, 2013ko agorrilaren 1etik 29ra