Trümpi

Mosugitarra sakelan, munduan zehar bidaiatzeko bisa bat bailitzan, Anton Bruhin-ek musikari bere bizia eskaintzen dio. 

Iwan Schumacher-ek, mosugitarra tresna berezia anitz maite duen suitzar honen soslaia eskaintzen  digu. "Trümpi", hitzik gabeko bidaia bat da, Suitzatik Japoniara Siberiatik iraganez, musika denen hizkuntza amankomun bakarra delarik.  

Anton Bruhin ameslari handia bakarlari dohaintsuen gana joaten den bitartean, muntaketak publikoak eta paisaiak ederki nahasten ditu, musikaren unibertsaltasunaz baliatuz mugarik gabeko mundu baten sortzeko. Errepertorio berrien deskubritzeaz gain, Bruhin-en motibazio handienetarik bat Siberian oraindik mosugitarrak eskuz egiten dituen gizon bat ezagutzea da. Azken honen jakitatea begiratzen eta artoski biltzen du, Japoniara hegaldatu aitzin. Filma honetan, Schumacher etnomusikologo bezala ari da, eraginak agerian utziz, musika baina ere bizi ingurumena grabatu nahiz. "Trümpi" bidaia zoragarria eta mosugitarraren magia hobeki ezagutzeko aukera paregabea da.

Fitxa teknikoa :

Suizia-1999

Kolorea - 35 mm 70
Errealizadorea : Iwan Schumacher
Irudia : Gasser & «Gasser», 1994