Gazteak eta kultura

16-29 urte arteko gehienek euskararik ez baldin badakite ere (%18ek bakarrik euskara ulertzen edo mintzatzen dute), gazte gehienek euskal kulturaren eta lurraldearen ikuspegi baikorra dute. Kantuari, dantzari, musikari edo kontzertuei esker, gazteek euskal kulturaren ezagupen bat eta praktika bat badute. Hortik, nortasun erreferentzia azkarrak ateratzen dituzte eta horrek beren garapena laguntzen du. Hala ere, belaunaldi gaztearen kultura nortasuna biziki eklektikoa da eta eragin ezberdinak jasaiten ditu mundu guziko kulturen ganik. Hip Hop-a, Reggae-a, munduko musikak, surfa edo zinema, ohiko kantuekin, euskal dantzekin edota euskal literaturarekin nahasten dira.

  • Xehetasunak: www.lurraldea.net