Kliklap bideo lehiaketa

Gazteentzako bideo eta gidoia lehiaketa
Aldudarrak bideo elkarteak antolatzen du "Kliklap" ekimena. Lehiaketa horren bidez gazteak bultzatu nahi ditu beren sormenaren adieraztera bideoak eginez edo gidoiak idatziz.
Bideo-lehiaketaz aparte, gidoia lehiaketa bat antolatua da ere, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, “Hogei’ta” programa kari. Aldudarrak bideo elkarte antolatzailea gidoia-idazle saridunaren laguntzera engaiatzen da bere bideo-egitasmoa gauza dadin. Parada paregabea beraz teknikan sobera trebe ez ziren gazteentzat ikus-entzunezkoen munduan murgiltzeko.