"Hogei'ta" kronikak

"Gazteen bizipenen inguruko kronikak"
EKE-rekin partaidetzan France Bleu Pays Basque irratiak gazte batzuen lekukotasunak hedatzen ditu egunero, gizartean eta kultura arloan bereziki daramaten lana ezagutaraziz. "Hogei’ta" kronikak astelehenetik ostiralera hedatuak dira 18:50etan, David Aire-k animatu euskarazko emankizunean. Kronika horien helburua euskal kulturaren arloan eta orohar gizartean eragile diren gaurko gazteen lekukotasunak eta bizi-kondaketak biltzea da. Astero gazte bat elkarrizketatua da, bere iharduera kulturalaren, artistikoaren, sozialaren edo ekonomikoaren bidez euskal kultura nola bizi eta arraberritzen duen agerian utziz.