"Elektroboom"
Elektro musika & euskal kantua
Pantxika Solorzano eta Jean-Marc Halsouet musikari-kantariek 8 urtetik goitiko haurrentzat lantzen duten kontzertu-dantzaldi egitasmoa sustatzen du Euskal kultur erakundeak "Hogei'ta" programaren barnean.
Badu 14 urte Pantxika Solorzano-k eta Jean-Marc Halsouet "Xano"-k haur kantuak eta jolasak sortzen eta argitarazten dituztela. Elektroboom proiektu berriarekin aldiz, 8 urtez gorako publiko gazteari zuzentzen dira. Diskoa 2013ko azaroan argitaratuko dute Elkar disketxearekin. 11 kantuz osaturiko grabaketa honekin, bikoteak Rihana, Lady Gaga edota Justin Bieber bezalako artisten alternatiba xume bat eskaini nahi du euskaraz.
Gehiago jakin
Biarritzeko Atabal zentroarekin partaidetzan.