"Barne mirailak"
Ondarea gazteen begitik
Baionako euskal museoak eta Baiona Hiriko Ondarea eta kultura zuzendaritzak, Cécile Julien-ren begirada artistikoaren laguntzaz, museoaren irakurketa berezi bat proposatzen dute "Barne mirailak" egitasmoaren bidez, Euskal Herri osoko gazteen ikuspunduetan eta iritzietan oinarritua. Euskal kultur erakundeak sustatzen du "Hogei'ta" programaren barnean.
Euskal Herriko probintzia desberdinetatik jinikako gazte talde batzuek Baionako euskal museoa bisitatu dute 2012. urte hondarretik 2013. urte hastapena arte, tailer berezietan parte hartuz eta objektu jakin batzu ikertuz, museoko mediazio taldearen laguntzarekin. Eta bisita horien emaitza erakusketa batean gauzatuko da 2013ko udan...