Nire azken hitzak izango direnaren susmoa dut, baina ez dut negarrik egingo, gai banintz ez lirateke azkenak izango.
Gaur betiko tokian esnatu naiz, ez da oso erosoa egia esan baina bereganatu ninduenetik ez dut besterik ezagutu, etxebizitza zilindriko urreztatu madarikatu hotz hau baino.
Aldaketa klimatikoak gizartea popaz gora jarriko duela diote, baina ez dut besteongan izango duen eraginaz ezer entzun. Bost axola gizaki antsikabeei.
Eta nik jasan ditut dagoeneko haren boterearen ondorioak, aspaldiko euriteak euri zaparrada isolatuak bilakatu dira, zirimiria, iraganeko gertakari klimatologiko poetikoa eta apirileko atsotitza, zentsugabeko berritsukeria. Eta zimurrak atera zaizkit.
Adituek klasikoa naizela diote, eskuz landutako bitxia, materiale noblez eginiko elementu esklusiboa. Ez duzue txinatarren megadenda horietan nire mailakorik aurkituko eta hala ere zimurrak atera zaizkit. Euskadi tropikal honetako eguzki gupidagabeak nire forru iragazgaitza pitzatu eta ohore aberats eta gaixo hau arrakalatu ditu.
Gogoan dut oraindik bisita xelebre hark esan zidana behin. Xelebreak zituen koloreetako hagatxoak, baita plastikozko forru gardena ere:
-Laster bukatuko dira zure leinukoen garai loriatsuak beltza forrua, beltza etorkizuna.Iñigo Bidetxea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia