Zauri paraleloak

2012/03/22
Zauri paraleloak
Gau hartan, berokia jasotzera hurbildu zinenean, giltzak lurrera erori izan ez balitzaizkizu, ez nintzateke orain hemen egongo. Makurtu eta jaso egin nituen, eta zure atzetik joan taberna irteeraraino. Dei egin eta buelta eman zenuenean irribarre egin nizun/zenidan, gure hatzek elkar ukitu/ laztandu zuten eta biok ohartu ginen eztandaren sinbiosiaz. Filme baten barruan geunden eta hura gure istorioa zela sinetsi genuen, gu ginela pertsonaia nagusiak. Kafe parea hartzeko gelditu ginen, hurrengo egunean zinera eta bi egun beranduago zure etxera. Lagunak aurkeztu nizkizun/zenizkidan, nirera etorri zinen bizi izatera, familia aurkezpenak eta gero hospitalera eta neska izango da eta… -me temo que han habido complicaciones- medikuak aurpegi goibelez. Ustela hotz artean. Zer egin orekak zentzurik ez duenean. Zer egin oihu eginda entzuten ez badidazu. Oihartzunak deia bueltatzen badit. Zer egin jarraitzen dudan lerro oro paretari kolpeka hiltzen denean.Ane Arrieta

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)