Toponimia

2012/05/10
Toponimia
Üda hüilantzen ari da, azken egün horietan erran daiteke hola dela nahiz eta artetarik entrabal izan. Trenpüan izateko, ibilaldi ttipi baten egitea erabakitzen dügü. Gure esküaldean hain xüxen, ibilbide aisa eta berri bat, oso garbi dena, errelalat joaiteko zabaltzen ari da. Bordaltetako norabidea har genezake bena üdüritzen zaigü hürrünegi dela. Arren, haütüa eginik da! : Bordaltetako bidea ütz dezagün eta goatzan errekalat!. Hurak ez badira hotzegi, agian mainatüko girelakoz, mainü jauntsiak ez ditzagün ahatz. Ene lagünak ez dira euskaldünak, heltü bada hain hobe, holaz ez beit düe entelegatüko norabide taulan agertzen den “ otso erreka“ deitürak zer erran nahi düan. Bide hortarik joaitea lotsa lirateke, otso zonbait kürütxatzen ahal lezakeela ustekeriareki. Ez dakie aspaldidanik, otsoak desagertü direla, nahiz eta, omen, zonbait beren arbasoen lürretara arrajinik diren. Aitzina!Xiberoko aek-ko B1 ikasleak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)