Bortxatua
Itxuraldatua
Ahaztua
Berreskuratua
Gurasoek
jaiotzean
Naiara izena
eman zidaten
Baina, eta izana?
Ni jaio aurretik bazen Naiara izeneko leku bat
-Nájera-
Errioxan dago
Espainian
8500 biztanle ditu
Najerilla ibaiak du zeharkatzen
Batetik,
Alderdi eskuindarra bozkatzen du gehiengoak
Altzarigintzatik bizi dira asko
Udaberriko oporretan antolatzen omen dute Feria del mueble
Bestetik,
Iruñeko errege Gartzia III.a Santxez han jaio zen
baita Lopez de Harotarrak
Izan al ninteke osoki Naiara
hau jakin ezean?
eta hau jakin eta gero?
Etxean sentituko ahal naiz Naiaran?
Zenbat Naiara ote gara munduan?
6.000?
Naiaratarrak adina?Itziar Navarro
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia