Topo ni me
Doinua: Habanera / Baserrian jaio nintzan
1.
«Bordaldean» paisai eder han fauna, flora: natura
baina, borda zahar galdu horrek sortu dit ardura
gero gozatu nahi nuke «Otso-Errekako» ura menditik be(he)ra
datorren ur isurien freskura
ametsak eta ipuinak toponimian kontura
baina, bidetxo batean topo eginik ardura
ez begirada ez agur hemengoentzat tristura
«Zu»-tik «You»-ra pasa gira
eta «ni» «me» bihurtu da.
2.
Udaro iristen zaigu «kospei-turisten» saldoa
errez da ikusten nor den hemengoa ta hangoa
terrazetan eseririk zabal-zabalik ahoa
Donibanen hondartzara, Ibardin goian tragoa
Ingelesen gutizia bihurtu da Xuberoa
etxeen salerosketan negozio oparoa
Eta Amerikanotzen ari zaigula gogoa
herriko toponimia batera galtzera doa.
Udako saio-folkloriko batean bi habanera hauek kantu ondoren, txaloka hasi zitzaizkion bertaratutako turista guztiak.
Aitor Servier-Etchechuri
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)