Ohe-estalkia
Uhainezko puntila finez bestituren ditut ene maiteak itsasoko olatuek dakarten sekretuaren berri emanaz. Krotxez eginiko belus gorriak estaliko ditu neguko gau hotzak. Ehoziri-lana amaitua denean ezpainetako irribarreak atonduko ditu. Lauok bat eginik abestuko ditugu antzinako erromesen esanak. Kakorratzak bata bestearen atzetik ondo ikasitako partchwork koloretsua lortuko du. Azkenean denboraren joanean eroapen handiz sarri iraunkortasun amaitezinaz beti eta zorigaitzak egonarriz eramanez egunero senitarteko oinordetza izango den ohe-estalki ederra lortu dugu.Marisa Arruabarrena
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)