« Marilyn dirudizu
kontutan hartuta
natura'n kontra egin
behar dugu burruka
azken urte hauetan
nenbilen galduta
zoriontsu nintzake
ez nezake uka
biok hilko bagina
eskutik helduta. »
Miren Amuriza / Fredi Paia
B. L. ri
Euskal Herriko xoko batian bazen gixon xumeat. Zizelkaria zen. Zuran iten ohi zitin obrak. Etzin sekulan emazteik ezautu astekaietan ikusten zitinak salbu. Esku latzak, kaloz betiak zitin, ei laburrak ta gixenak. Eskiek gorputz osoain itxura emaiten zuten. Etzen astekaietan agertzen zien gizonetaik bat.
3 urtetan ume-zurtz zen. Goiz bortxatia izan zen iten zitin obrak saltzea. Asteartero bee herrixkako merkatia erakustoki gisa erabiltzen zin ta hola hasi zen ezauna izaiten. Emazteek bee artea biziki preziatzen zuten. Kakola iduri bazin ee ikuspegi fina zin ta forma pottolo, ezti ta leunak zizelkatzen zitin, berba ametsetan iguikatzen zitin emazteen siluetak.
Betidanik bazin bihotzeko pinpili-panpalat. Topatu nahi zin eun batez. Erabaki zin diru puxkat baztertzia bidaiain iteko. Goitatu behar izan zitin 30 urte behar zin diruain ukaiteko.
1973.an gure gixonak baditu 50 bat urte. Eztu bizi errexa ukan ta xaharkitia iduriu. Ileak xuritu zazkio, ximurrak bildu tu kopetan ta begien punttetan. Kunkurtia da. Bena ametsa eztu utzi. Bildu dirua moltsa ttipi batian ezarriu ta horra gure gixona Bilboko bidian.
Hat heldu ta puxkat galdia da. Eztu holako hirien usaia. Bena eztu laxatuko. Bizpahiru orduz ibili da. Azkenian heltzen da nahi zin lekiat : Bilboko Arte Ederretako Museoa. Bee bihotz taupadak geo ta fitio abian dira. Ipiztatia da bena ber denboran arrunt beldurtia. Ta hor balitz ? Oin-oihal gorriat lurrian zabaldua. Seitzen du. Bee parrian oai ate haundi ta beltza. Eskia luzatzen du ta atea idekitzen.
Parrean din murruain gainian idatzia da :
Euskal Kosmografia Seriea
Nestor Basterretxea.
Miretsia eoiten da. Gaueko, Triku harri, Mari... Ta Akelarre. Gela osoa trebeskatzen du ezin sinetsizko edertasun hoinganat. Malkoak begi ertzeetan tu. Badu zakuat bee obra batekin. Ateatzen du, hunkitzen ta peekatzen. Ondotik Akelarre hunkitzen du ta peekatzen.
Momentu batez senditzen du eskuat soinian. Itzultzen da ta Nestor hor da. Ahotsik gabe eoiten da ahalgetia arrunt Akelarre hunki baitu. Gonbidatzen du beste gela bateat joaitia. Nestor ohartu da gixonak obrat eramaiten dila beekin. Galditen dako ikusten al din. Iduri du amets bat iten ai dela. Pasatzen dako ta Nestorek hunkitzen du, peekatzen ta itzultzen dako. Eskia luzatzen dako. Luzaz elgarri so eoiten dira. Ta Nestor lenengo gelat itzultzen da. Gixonak eztu oino sinesten gertatu zakona. Museotik ateatzen da. Bilboat jiteko hartu din bidia berriz hartzen du.
Etxeat heltzen da leerrina.
Biharramunian badoa ikusteat kurrierra badin. Gutun untzia idekitzen du ta baño atxemaiten. Etxeat eramaiten du. Din usaina ezautzen du. Haitz zura. Nestorek erabili dina bee Serieaintzat. Paper ttipiat atxemaiten du barnian, bitan pleatuik. Zaaltzen du ta irakurtzen idatzia dena : « Zure lana maitatu dut. Ez nazazula galderarik pausatu jakiteko nola ukan ditudan zure izen ta helbideak. Nahi nuke topa gaitezen berriz, idatz ditzagun gure martxaren lehen notak... N. B. »Joana Calvet
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia