Nere aitatxik kondatu zidan istorio bat kondatuko dizuet... Gibelera itzuli behar gira 1950 urteetan, nere aitatxi oraindik gaztea zenean. Ttipidanik Itsasun bizi zen eta hark hamabost urte zituenean kale dantzak egiten asten ahal zen. Tradizio bat zela erraiten zigun. Iduriz haien bizia dantza hauen artean zela. Beraz, bere hamabost urteak bete zituenetik landa bere benetako bizia hasten ahal zen. Sinplea zen, negua zenean,ostegun gau guziz herriko gazteak elkartzen ziren Mattin zaharraren bordan, arnoa beroa edaten eta bero bero zirelarik plazara abiatzen ziren denak. Errepikak baizik ez ziren garai hartan, haien artean zen eta irriz elkartzeko parada ona zen haientzat. Plazan denak borobilean ezartzen ziren eta dantzan hasten ziren, bakarka, binaka, hirunaka, denak batera, Euskal Herriko dantza tradizionaletan hari ziren. Batzuetan herriko zaharrak haien ikustera etortzen ziren burua orroitzapenez betea haiek ere gazte zirelarik hori bizi izan baitzuten.
Denborarekin ta haien mailaren hobetzearekin gero eta garrantzia gehiago hartu zuela kale dantzak. Herrien artean kale dantza lehiaketak egiten hasi ziren, jende asko elkartzen zen urtero egun berezi haietara. Haien nortasuna jokatzen zuten, nortasuna baino gehiago, haien ohorea, haien herriaren ezagutza eta bereziki memorian egoiteko zuten nahikeria. Gau asko pasa zituzten lo egin gabe, zangoak sutan bainan irabazteko egarria animalekoarekin. Urteak pasa ziren eta taldea handitzen zen, ez zen aldatzen, nere aitaxik hemeretzi urte izanki ere beti dantzan hari zen eta kale dantzak gero eta gehiago egiten ziren, hiri handietan sala hetsi pribatuetan ziren dantza emanaldiak eta Frantses burgoentzat baizik ez ziren. Barnekaldean aldiz kaleetan baizik ez ziren dantzan haritzen.
Zonbait urte berantago hegazkin bat etorri zitzaien Itsasuko pentze handienean, taldeko zaharrenak eta dantzari onenak igo ahal izan zuten eta New-Yorkera eramanak izan ziren, gazteak ziren eta ez ziren ohartzen izaiten ahal ziren arrizkuetaz bainan abiatu ziren ala ere.
Aitatxik ez digu sekulan kondatu New- York-en gertatu zena, bainan ongi zehaztu eta errepikatu ziguna da haiei esker, Euskaldunei eta bereziki Itsasuarrei esker munduan edatu zela kale dantza.
Aitortu behar da, nere aitatxi eroa bilakatu zela zahartuz eta historio horren astapena ongi bada ere bukaerarentzat ez dugu sekulan jakin egia ala bere irudimena izan zenez.
Naia Barthez
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia